Gure ADN-a
Smart is simple.
BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA
Materialetan, prozesuetan eta sistemetan egiten dugun ikerketa intensibotik sortutako soluzio teknologikoen garapenean oinarritzen dugu gure negozio modeloa. Branka etengabe bilakatzen ari den leku bat da, hobekuntza etengabearen bila lan egiten duen talde proaktibo bat gara eta erronka exigenteak gustoko ditugu. Etorkizuna aurreikusteko erarik onena bera sortzea da.
SMART IS SIMPLE
Efizientziaren arima sinplizitatea da. Soluzio sinpleekin sofistikaziora garamatzan ingenieria minimalistak erakartzen gaitu. Gure berrikuntzarako bokazioak bezeroei soluzio disruptiboak aurkeztera eramaten gaitu. Sormena da gure askatasunaren espresiorik handiena.
INGENIERITZA ETA FABRIKAZIO PROPIOA
Teilatu beraren azpian ingenieritza eta fabrikazioa uztartzeak gure prozesuen etengabeko hobekuntza ahalbidetzen digu ezagutzaren espirala itxiz. Materialetan, prozesuetan eta sistemetan dugun ezagutza aplikatzen dugu soluzio efizienteak sortzeko orri txuri batetik hasita, diseinu eta simulaziotik hasi eta fabrikazio, muntaia eta balidaziora arte.
LEAN MANUFACTURING
Lean metodologia da gure efizientzia produktiboaren arduraduna. Gure jatorri multidiziplinarrak flexibleak, bizkorrak eta organizatuak izatera behartzen gaitu, hondakinik gabe errekurtsuak efizienteki erabiliz. Serie motzen fabrikazioan dugun espezialitatea Lean Manufacturing-arekin oso ondo alineatzen da: ezinbesteko errekurtsoak ezinbesteko prozesuentzat.
ALIANTZA SARE ZABALA
Gure aliantza teknologiko-produktiboen sare zabalak soluzio integralak eskeintzeko gaitasuna ematen digu, proiektu bakoitzean expertise aurreratuenarekin lagunduz. Internazionalizatzeko egin dugun apustuak mugaz haratagoko partnerrak garatzera eraman gaitu, beraiekin gure gaitasunak konbinatuz eta estrategiak partekatuz.
JASANGARRITASUNAREKIN KONPROMETITUTA
Brankan kontsumitzen dugun energiaren %100-a jatorri berriztagarrikoa da. Gure prozesu produktiboetan erabiltzen ditugun materialek bio jatorria dute zati handi batean. Gure plan estrategikoak 2023-rako gure kontsumoaren %50-a energia fotoboltaikoarekin autogeneratzea aurreikusten du. Planetaren jasangarritasunean laguntzeaz harro sentitzen gara.