02

Konposite aurreratuak

Konpositeen ingeniaritza

Ingeniaritzan dugun background-ak eta material konposatuen eta bere fabrikazio prozesuetan dugun ezagutzak neurrira egindako proiektuak diseinatzea ahalbidetzen digu. Etxean egiten dugun testing intentsibo eta zabalak portaera mekanikoak enpirikoki balidatzeko gaitasuna ematen digu.

 

+ Prozesuen optimizazioa

+ Konpositeen kalkulua

+ Soluzio ultra-arinak

+ Sistema modularrak

Fabrikazio multiteknologikoa

Teknologia eta material aurreratuenen abaniko zabal batekin fabrikatzen dugu, moldeetatik hasi eta bukaera estetikoetara arte. Ingeniaritza eta fabrikazioa batera uztartzeak ezagutzaren espirala ixtea ahalbidetzen digu etengabeko hobekuntza bermatuz eta gure prozesu produktiboen kontrola handituz.

 

+ Modeloak, moldeak, CNC-a

+ Infusioa, RTM, pre-preg, hot press

+ Hibridazio heterogeneo multimateriala

+ Fab. aditiboa polimero, metal eta konpositeetan

Prototipo eta serieak

Prototipo eta serie motzetan espezialistak gara. Fabrikazio teknologia desberdinak menderatzeak produktuaren hasierako ingenieritza fasean produkzioko ezagutza aplikatzera eramaten gaitu proiektu bakoitzean emaitza onenak lortuz.

 

+ Rapid tooling-a

+ Serieko fabrikazioa

+ Integrazioa eta muntaia

+ Bukaerak

Sistemen integrazioa

Erronka bakoitzean soluzio konpletuak eskeintzeko gaitasuna duen talde multidisziplinar bat gara. Era askotako sistemak diseinatu eta integratzen ditugu gure konjuntuetan, zelula robotikoetatik hasi eta konpositean enbebitutako teknologiara arte.

 

+ Automatizazioa

+ Sistema mekanikoak

+ Teknologia enbebitua

+ Muntaia eta martxan jartzea

Branka Modular Carbon

Modular Carbon karbono zuntzezko estruktura ultra-arinak sortzeko gure sistema modularra da. Industria desberdinetarako integrazio soluzio desberdinak dauzkagu. Ezagutu gure produktuak:

 

+ Tuboak eta perfilak

+ Panelak eta pletinak

+ Konektoreak eta gehigarriak

+ Integrazio multiteknologikoa

Branka Smart Composites

Smart Composites aplikazio berezietarako dugun material konposatuen gure gama da. Teknologia enbebitua eta multifuntzionalitatea integratuta duten neurrira egindako produktuak garatzen ditugu. Ezagutu gure produktuak:

 

+ Konpositean enbebitutako sentsorika

+ Konposite multifuntzionalak

+ Konposite fotoboltaikoak

+ RF konpositeak