Konpositezko patruilerak
Sector del proyecto:
Itsas segurtasunak muturreko abiaduretan nabigatzeko gai diren prestazio altuko untziak eskatzen ditu, baita itsas baldintza gordinenetan ere.
Konpositezko untzigintzak pisu/erresistentzia erlazio ezin hobea eskeintzen du eta horregatik da prestazio hauek kritikoak bihurtzen diren eta diferentzia markatzen duten barkuetan aukeratzen den konstrukzio metodoa.
Brankak "high speed interceptor" deituriko 40 patruilerentzako pieza estruktural kritikoak fabrikatu ditu seriean untziola frantsez ezagun batentzat. Pieza guztiak konpositean fabrikatu dira infusio metodoa erabiliz, aplikazio hauetarako kalitate eta ezaugarri mekaniko optimoak eskeiniz.
Patruilera modelu hau 55 korapilotik gorako abiaduretan frogatu da Brankak fabrikatutako pieza estruktural guztietan inungo defekturik azaldu gabe.