Lege oharra
Erabilpen arauak
Uztailaren 11ko Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 legea (LSSI-CE) betez, BRANKA COMPOSITES-ek jakinarazten du webgune honen jabea dela: www.brankacomposites.com. Aipatu legearen 10. artikuluko eskakizunaren arabera jokatuz, BRANKA COMPOSITES-ek honako datuok jakinarazten ditu:
Webgune honen jabea BRANKA COMPOSITES dela, 72500293-S IFK duena, helbide soziala Ubegun Industrigunea 5-5 20809 Aia (Gipuzkoa) - Spain heldibean duelarik. Enpresaren harremanetarako helbide elektronikoa hau da: branka@brankacomposites.com
Erabiltzailea eta arduren erregimena
BRANKA COMPOSITES-en webgunean nabigatzeak, eta honen atzipenak eta erabilerak erabiltzaile izaera dakarte, ondorioz BRANKA COMPOSITES-en webgunean nabigatzen den unetik onartzen direlarik hemen zehaztutako baldintza guztiak, kasuan kasu dagokion derrigorrez bete beharreko araudiari kalte egin gabe.
BRANKA COMPOSITES-en webguneak informazio, zerbitzu eta datu anitz eskaintzen ditu. Erabiltzaileak webgunearen erabilera zuzenean daukan ardura bere gain hartzen du. Erantzukizun hau honakootara hedatuko da:
• BRANKA COMPOSITES-ek webean eskainitako zenbait eduki eta zerbitzu atzitzeko bistaratutako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
• BRANKA COMPOSITES-ek eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak ez erabiltzea baldintza hauetan, legean, moral, ohitura on edo ordena publikoan zehaztutakoaren kontrara, edo hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte eragin diezaiokeen beste edozein modutan.
Esteken politika eta erantzukizunetik salbuestea
BRANKA COMPOSITES ez da erabiltzaileak webguneko esteka bati jarraituz bisita ditzakeen webguneen edukiaren erantzule, eta adierazten du ez duela inolako kasutan sareko beste guneen edukiari dagokion inolako kontrolik aztertu edo burutuko. Halaber, ez du bere jabetzatik at dauden eta estekei jarraituz bisita daitezken guneen eskuragarritasun tekniko, zehaztasun, egiazkotasun, baliozkotasun edo legezkotasunik ere bermatuko.
BRANKA COMPOSITES-ek adierazten du bere webguneko erabiltzaileei bertan nabigatzearen ondorioz sortutako edozein kalte ekiditeko hartu beharreko neurri guztiak hartu dituela. Hortaz, BRANKA COMPOSITES ez da inola ere erabiltzaileak Interneten nabigatzeagatik jasan litzakeen kalteen erantzule egiten.
Aldaketak
BRANKA COMPOSITES-ek bere webgunearen edukian, aurrez abisatu gabe, beharrezko ikusten duen edozein aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai honen erabilera-baldintzei dagokienean, edo kontratazio-baldintza orokorretan. Aldaketa hauek bere webgunearen bitartez egin ahalko dira zuzenbidean egoki den edozein modutan, eta bete beharrekoak izango dira webean argitaratuta dauden aldian, beste batzuengatik aldatuak izan arte.
Jabetza intelektuala eta industriala
BRANKA COMPOSITES bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, eta baita bertako edukiena ere (adierazpen gisa, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendu, atzipen eta erabilerarako beharrezko diren ordenagailuko programak, etab.), BRANKA COMPOSITES-en titulartasuna dutelarik. Ondorioz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesturiko obrak izango dira, batetik esparru honetako araudi espainiarra nahiz erkidegokoa, eta bestetik arlo honekin erlazionaturiko Espainiak izenpetutako nazioarteko hitzarmenak aplikatu ahalko zaizkielarik.
Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualaren Legeko bigarren paragrafoan, 8 eta 32.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, berariaz debekatzen da webgune honetako edukiak erreproduzitu, banatu, argitaratu edo eskuragarri jartzea, osorik edo partzialki, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein medio teknikoren bitartez, BRANKA COMPOSITES-en baimenik gabe.
>Erabiltzaileak BRANKA COMPOSITES-en titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialen eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere egin ahalko ditu, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Erabiltzaileak ezingo du BRANKA COMPOSITES-eko orrietan instalatutako edozein babeserako gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, ekidin edo manipulatu.
Ekintza legalak, legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
BRANKA COMPOSITES-ek, era berean, egoki deritzon akzio zibilak edo zigor-arlokoak aurkezteko aukera gordetzen du, webgunearen eta edukien erabilera desegokiarengatik, edo honako baldintza hauek ez betetzeagatik.
Erabiltzaile eta emaile arteko harremana indarrean dagoen eta lurralde espainiarrean aplikagarri den araudiaren arabera aplikatuko da. Edozein eztabaida sortuz gero, aldeek haien gatazkak arbitraiaren esku jarri ahalko dituzte, edo jurisdikzio arruntera jo ahalko dute dagokion jurisdikzio eta eskumenei buruzko arauak betez. BRANKA COMPOSITES-ek GIPUZKOAn, Espainia, du bere egoitza.